Nekar osatzen dugun profesionalok ohartu ginen gure autonomia - erkidegoko udalerri askotan herritarrek ez zutela eskura kaleen planorik. Hori dela eta, gure enpresa-etorkizuna konpromiso-estrategia berri batean oinarritzea erabaki genuen, gure inguruneari garatzen laguntzeko helburuarekin.
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei eskaintzen dizkiegu gure zerbitzu profesionalak eta, udalbatzen lankidetzarekin, gure herrietako ondare kultural eta historikoaren eta horietako jaien inguruko berri ematen duten planoak prestatzen ditugu. Plano horiek, ondoren, doan banatzen zaizkie herritarrei nahiz bisitariei. Hori guztia oso gaituta dauden giza baliabideen konbinazioak ahalbidetzen du, guztiok batzen gaituen enpresa-proiektuaren baitan.
Lana nekeza izan da, baina gure adore eta ilusioari esker, gure xedea lortu dugu, 14 urteren ondoren. 2006ko Buber Saria eman digute, Euskadin garatutako tresna informatikorik onenari. Gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoko ia udalerri guztietako kaleen planoak ditugu eta horrek erakusten du buru garela sektore honetan. Orain probintzia mugakideetara —Errioxa, Nafarroa, Gaztela, Leon, Kantabria eta Asturiasera, besteak beste— zabaltzeko aldian gaude.
© Nekar Vectorial, S.L. Lege oharra