
Bilbotik 33 kmra kokatzen da, Oka ibaiaren aranean. 8,6 km karratuko azalera du eta itsas maila gainetik hamar metrora dago. Iparraldetik, Foru, Kortezubi eta Arratzu herriek inguratzen dute; ekialdetik Ajangiz; Muxika hegoaldetik eta Errigoiti mendebaldetik.
Barruti judiziala Gernikako udalak eta San Pedro Lumo-ko Elizateak osatzen dute, beraien artean 1,5 km-ko distantzia dutenak.
Industrializazioaren ondorioz 60. hamarkadan populazioa asko hazi zen, gaur egungo 16.000 biztanleetara iritsi arte.






Argi dago Gernikako ibarrak mota guztietako aukerak eman dizkiola gizakiari historiaurretik. Santimamiñe-ko (Kortezubi) kobazuloa da honen adierazgarri, k.a. 15000. urtekoa, labar-pintura garrantzitsuak ditu, Kantabriako Altamira haitzulokoekin parekagarriak.
Neolitikoan (k.a. 5000. urtea) eta Burdinaren Kultura Indoeuropearraren garaian, eremu honetan gizakiak zeudenaren arrastoak egon arren, aztarna garrantzitsuenak erromatar garaikoak dira, Morgako hilarria (IV. mendea), Foruko Haitzeko gauzak, Portuondoko ezarkuntza etab.
1366. urteko apirilak 28an Don Tello kondeak Gernikako Hiribildua sortu zuen. Batetik Bermeotik-Durangorako bideak , eta bestetik, Bilbotik Elantxobe eta Lekeitiorako bideak, osatzen zuten bidegurutzean kokatua zegoen. Ondorioz leku estrategikoan kokaturik zegoen, bertatik itsasadarra ere igarotzen zen eta itsasontziak Susoko Portura irits zitezkeen.
XV. mendean, hiribilduak 865 biztanle zituen eta bere erdigunea lau kale paralelok osatzen zuten: Goienkale, Azokekale, Artekale eta Barrenkale, eta zeharkako kale bat, Santa Maria.
XVIII. mendean 749 bat etxe erregularrek osatzen zuten hiribildua, plaza batekin handitua izan zena. Bertan udaletxea ospitale bat eta espetxe bat kokatzen ziren.
Mende hauetan zehar sute ugari eman ziren (1521, 1537 eta 1835), eta baita uholde ugari ere, itsas ekaitzak eta euriteak batera ematen zirenean.
Garai hartako beste ezaugarri bat Gernika eta Lumoko Elizatearen arteko gatazkak izan ziren. Gatazka hauek 1882. urtean konpondu zituzten Gernika-Lumo sortzeko batu zirenean.
XX. mendeko lehen hamarkadan industria iritsi zen eta populazioa asko hazi zen. Euskaldunen ohitura oso errotu bat, zuhaitz baten azpian batzea zen, batez ere haritz baten azpian, komunitateko interesak erabakitzeko, ohitura nahiko arrunta erdi aroko Europan.
Bizkaiari dagokionez, lurralde administratibo bakoitzak (Merindadea) bere zuhaitza zuen. Mendeen igarotzean Gernikako arbola nagusitu zen, Lumoko Elizatean kokatzen zena, Gernikazarra izeneko alderdian, harizti eta baseliza batekin. Zuhaitz honen itzaletan Bizkaiko legeak idatzi zituzten 1876. urtean, herri guztiek bidali zituzten ordezkariak (batzarkideak) bilera hauetara (Batzar Nagusiak). Demokrazia mota eta askatasuna errespetatzeko modu hau, Rousseau filosofoak iruzkindu zuen, William Wordsworth olerkariak, Tirso de Molina dramaturgoak eta Iparragirre koplalariak, GERNIKAKO ARBOLA, ospetsuan.
Bizkaiko Jaurerria Gaztelako erreinuan sartu ondoren, Gaztelako erregeak Gernikara joateko ohitura sortu zen,arbolaren azpian, Bizkaiko Foruak errespetatzeko juramentua egitera. Francisco de Mendietak jaso zuen, Fernando Katoliko erregeak 1476-ko uztailaren 30ean egindako foruen juramentua, "El besamanos" izeneko koadroan. Borboiko Carlos erregegaia, karlistadetan, Gernikara joan zen Foruen juramentua egitera, 1875eko uztailaren 3an. XIX. mendean zehar Juntetxean bilera ugari ospatu ziren, bai Batzarretarako eta baita ekintza politikoetarako.
Gerra Zibilean, Kondor legio alemaneko hegazkinek, hiribildua guztiz txikitu zuten 1937ko apirilak 26an; hegazkin hauek Hitler-ek Francoren armadari laguntzeko bidali zituen. Lau ordutan Alemaniako hegazkinek Gernika suntsitu zuten. Ekintza esperimental honekin hasiera eman zitzaien ondorengo gerretako sarraskiei.
1966.urtean Hiribilduaren sorreraren VI. Mendeurrena ospatu zen. Foruen plazan dagoen D. Telloren monumentua, Agustín Herranz eskultore gernikarrak egindakoa, da ospakizun horren oroigarri.
1987.urtean bonbardaketaren 50. urteurrena ospatu zen, Hiri Martirien Munduko Elkartearen Aurrebiltzarrarekin batera. Biltzar hura Madrilen ospatu zen mundu osoko ordezkariekin. Ordurik hona, Gernika-Lumo Elkarte horren partaide da. Hurrengo urtean 1988, Chillidaren “Gure Aitaren Etxea” monumentua inauguratu zen eta 1990. urtean, honen ondoan, Henry Moore eskultore ingelesaren "Large Figure in a Shelter" obra ezarri zen. Bi monumentu horiek Gernika-Lumo Bakearen Herria dela adierazten dute.
“Gernika, Bakearen sinboloa” gaiaren inguruan egindako jardueren ondorioz, zenbait hiriekin senidetzeak egin dira, lankidetzarako konpromezuak hartuz, kultura mailan, hezkuntza mailan eta industria mailan: : Berga (Cataluña-1986), Pforzheim (Alemania-1988) eta Boise (Idaho - EEUU 1993).
Gaur egun Gernika-Lumo, 15.568 biztanle dituen hiria, aberatsa da zerbitzuetan, industrian, kulturan eta hezkuntzan, eta etorkizun oparo bategatik lan egiten du.


Andra Maria eliza. 1418. urtean hasi zen eraikitzen estilo gotikoarekin eta 1715. urtean amaitu zuten errenazimendu garaian.
Alegria Jauregia. XVIII. mendean berreraikia, orube zaharraren gainean.
Genealogia Artxiboa. 1832. urtean eraikia izan zen Lumo-ko udaletxe zaharrean dago gaur egun Genealogia Artxiboa eta gai heraldikoen bildumak.
Jaurerriko Ospitale Zaharra. Santa Klara komentura erdi-puntuko arku baten bidez lotua.
Santa Klara Komentua. 1422. urtean eraikia izan zen, San Frantziskoren hirugarren ordenaren babespean. 1618. urtean klausurako botua egin zuten, eta Santa Klarako Ordenaren abadesa bat eskatu zuten sortzaile eta berritzaile bezala.
Arbola. Antiguako Andra Mari Eliza. Batzarretxea. XIX. mendean (1826-33) Antonio de Echevarría jaunak eraiki zuen, estilo neoklasiko garbian, eraikinaren erdiguneaAntiguako Andra Mari eliza da, gaur egun Bizkaiko Batzar Nagusien Batzargela dena.
Europako Herrien Parkea. Chillida eta Henry Moore-en eskulturak ditu eta baita Humboldt-en bustoa.
Bakearen Monumentua. Eduardo Chillidak egina 1988. urtean, Gernikako Bonbardaketaren 50. urteurrena gogoratzeko.
Large Figure in a Shelter. Henry Moore eskultorearena. 1986. urtekoa.


Urtarrilak 8. 1882. urtean, Gernika eta Lumoren elkarketaren urteurrena.
Otsailak 4. Santa Ageda.
Apirilak 26. Gernikako Bonbardaketaren urteurrena.
Maiatzak 6-8. Erdi-aroko azoka.
Ekainak 4. Txakoli eguna.
Ekainak 23. San Juan suak.
Ekainak 29. San Pedro, Lumoko jaiak.
Abuztuak 6. Gernikako piperraren eguna.
Abuztuak 10-11. San Lorenzoko jaiak Lurgorri auzoan.
Abuztuak 14-18. Gernika-Lumo herriko jaiak, Andra Mari eta San Roke.
Abuztuak 20-24. Bartolome Deuna, Errenteria auzoko jaiak.
Urriko azken astelehena. Abere azoka.
© Nekar Vectorial, S.L. Lege oharra