Nekar kale planoa (logo)

Laudio / Llodio

Zer ikusi

Ugarte Torre Etxea

Ugarte Torre Etxea

Eremuko Andra Mariaren Santutegia

Eremuko Andra Mariaren Santutegia

Lamuza Parkea

Lamuza Parkea

Anuntzibai Zubia

Anuntzibai Zubia

Katuxa Jauregia

Katuxa Jauregia

Ugarte Torre-Etxea

Ugarte Torre-Etxea, Ugarte auzoan, Laudion eraiki ahal izan ziren hamarretarik gaur egun zutik geratzen den torre-etxe bakarra dugu. XV. mendean eraikia, bi gorputz elkar lotuaz osatua, berauetako bat “jauregia” ezizenez ezaguna. Torreak berak beheko solairua eta hiru planta ditu.

Eremuko Andra Mariaren Santutegia

Ermuko Andra Mariaren Santutegia itsasoaren mailarekiko 500 metroko altueran dago, Kamaraka mendiaren magalean, Torrontegieta izeneko muino harritsu batean. Herrian ezaguna da “Santa Luzia” izenez santutegiaren ondoko ermitaren titularra den santaren gurtzari esker. XV. mendeko estilo gotiko euskaldun aurreratuan eraikia dugu. Azpimarratzekoa da bere portikua eta erretaulako taila eta pinturak. Kanpandorreak italiar kanpanileen antza du eleizatik bereizita baitago.

Lamuza Parkea

Ikusgarria da dituen zuhaitzen aberastasun eta ugaritasun handiagatik. Baditu, azpimarragarrienen artean, zedroak, nekosta edo altzifreak, araukariak, ezkiak, magnolioak, izeiak, e.a. Urkijo Markesaren orubeko aspaldiko lorategiak eta jardinak ziren. Gaur egun, Jauregiko etxe eta beste dependentzietan Kultura Etxea dago. Marko paregabe hau osatzeko Kasinoaren eraikina, urmaela eta harlanduz egindako frontoia daude.

Anuntzibai Zubia

Faltzeseko Markesak eraikitzeko agindua, Martin de Larrea y Leguerzana arkitektoaren esku burutua izan zen, 1741. urtean. Hamar urte lehenago, Antonio de la Vega y Sarabia, kantauriar harginak zubiaren trazak egin zituen. Zubia markesaren torre-etxea, burdinola eta errotarekin bat egiteko eta lo-tzeko eraiki zen, izan ere, ibaiaren eskuin aldean baitzeuden. Ezker aldean, berriz, jauregia San Migelen ermitarekin. Zubiak 28 metro luze du eta 4,80 metro zabal. Gehien batean kararrizko harlanduz eraikia dago. Zubiaren zuloak 10,50 metroko altuera harzen du. Azpimarratzeko harlanduzko arkoa kalbario batez errematatua.

Katuxa Jauregia

XIII. mendearen erdiko bigarren zatian eraikia, sute batek hondatu zuen torreetxe baten hondakinen gainean. Pedro Antonio de Ugartek eraikitzeko agindua, gailentzen da beronetan harlanduzko aurrekaldeko fatxada. Garai hartan bazuen jauregiak burdinola eta errota.

Euskal Gastronomia Museoa

Euskal Gastronomi Museoa Arabako Laudio hiribilduko hirigunean bertan dago, Nerbioi ibaiaren ondoan, eta Zubiko etxean kokatuta dago. Jauregi honek hiru solairu ditu eta lorategi bilakatutako inguru zabala.

Museoak, bai etxean egiten diren jakien aldetik, baita profesional mailan egiten direnetatik ere, sukaldaritzako eremu ezberdinen ordezkotza jaso nahi du bere baitan. Aretoetan garai ezberdinetako sukaldeak eta elikagaien prestakuntza hobetzeko asmatutako tresna-modu bereziak daude. Tresna horien ondoan elikagaien erabiltzaileak aurkitzen dira, hots, sukaldariak, goxogileak eta kamareroak, bakoitza bere garaiko jantziekin. Gai berezi gisa euskal sukaldaririk nabarmenenak agertzen dira, baita jan-edaneko elkarteen dira, baita jan-edanekoelkarteeen fenomenoa eta gastronomi kofradien ikuspegi berezia ere.

Erakustetxeak badu liburutegi-hitzalditarako aretoa ere; vertan gastronomiari buruzko bibliografi bilduma zehatza jasotzen da. Badu, baita mundu osoko jatetxeetako jaki-zerrenden bilduma bitxia ere.

Itzuli gora

Jaiak

Jaiak

Erraldoiak jaietan

San Roke

Odoloste Eguna

San Blasak

Larunbata bada, otxailaren 3an edo bestela aurreko larunbatean

Baserria eta txerria gai arturik, Feria handia. Baserrriko zein eskuz egindako produktuen erakusketa. Txerri-pata lehiaketa gastronomikoa.

Agate Deuna

Otsailaren

Berpizkunde Paskuaren bigarren egunean ospatzen da Lujapean, Larrañon dagoen Andre Maria Magdalenaren ermitan.

Pruden Deuna

Apirilaren 28an

Arabako Patroia.
Danborrada eta marraskiloen lehiaketa.

Dolumin Barikua

Aste Santua hasi aurretiko barikuan egiten da

Usadio handikoa laudioarentzako. Behi, Zaldi eta Ardi ganaduaren Feria-Erakusketa garrantzitsua. Idi-demak, harri narrasketa froga garrantzitsua. Eskualdeko jairik garrantzitsuentzat jo daiteke.

Santa Gurutze

Maiatzaren 3an

Gardea auzoan.

Santa Luzia

Pentecostes Paskuaren bigarren egunean edo Berpizkunde ondorengo zazpigarren astean

Ermuko Andra Mari aldean dagoen ermita ondoko zelaian ospatzen da erromeria garrantzitsua.

San Antonio

Ekainaren 13an

Bere ermitan Santa Apoloniaren adbokazioa ere badago.

San Juan

Ekainaren 24an

Larrazabal auzoan.

Santa Ana

Uztailaren 26an

Areta auzoan.

San Inazio

Uztailaren 31n

Ugarte auzoan.

San Roke
Laudioko Jaiak

Abuztuaren 15ean

Laudio herriko Patroia. Jasone egunean, hasten dira bere ohorezko jaiak eta hilabeteko azken igandera arte luzatzen dira. Azken igande honetan, 1599tik honantza San Roke Anaitasuneko anaiarteko bazkaria ospatzen da.

San Bartolome

Abuztuaren 24an

Larran santuaren ermitan.

Odoloste Eguna
Laudioko Jaiak

Abuztuaren azken astebukaera

Herriko Jaia.

Lateorro

Irailaren erdian

Laudioko auzo populatuaren jaiak. Laudioko etxe erregionalen jaiak ere animazio handikoak dira.

 

Itzuli gora

Ohar Historikoak

Goi ertaroan, X. mendean, agertzen da jada erreferentzia dokumentala non bi anaik Gardeako San Victor monastegiaren dohaintza egiten dioten Salzedoko Doneztebekoari. XI. mendean dokumentatuta dago Bizkaiko Jaunaren familiari herria zelan eman zitzaion. Mende honen amaieran bertan San Pedroko eleiza konsagratu orduan lau auzo ziren: Larra, Goienuri, Larrazabal eta Olarte, horiek batu ziren eta Harana izeneko erakunde administratiboa sortu zen.

Bizkaiko Jaunaren familia, Mendozatarrak, Leonor Guzmanekoa eta azkenik aiaratarrak izan dute Haranaren Jaurgoa joan den mendera arte erregimen feudalak zuen bitartean. XIX. mendera arte Bizkaiko Foruaren Legeak, usadio eta ohiturak ziren araua Haranean. Geroago, nahiz eta arabako lurralde barruan egon izaera honekin jarraitzen du, bere ondarretan, Aramaionarekin batera.

Baserritar eta noblez osatutako gizarte feudalak, Laudion islada eskasa izan bazuen ere, herriko auzotarrentzako nobleziaren izaera juridikoa lortu zuen XVI. mendearen lehenengo laurdenean, Bizkaiko Foruaz arautzeagaitik bere bizkaitar izaeran anparatuz. Zergabilketa eta zigorren ezaugarrietan erregimen feudalean zuen egoera pribilegiatu hau erabilgarritasun handiko izan zen herritik alde egin behar izan zuten herritarrentzako, izan ere, era horretan nobleziarentzako gordetako lanpostuak lortu ahal baitzituzten.

1491. urtean Arabako ermandadeetan sartzen da herria. XVII. mende amaieran Arabak auzia irabazten du herriaren jabetzaz eta, azkenik, antolaketa administratibo berriarekin eta lehen gerla karlistaren ondoren, Bizkaian egon zeneko hilabete batzuen tarte laburraz, Arabako probintzian oso osoriko sarrerari hasiera ematen dio. Gaur egun Arabako Lurralde Historikoko bigarren populazio gunea dugu.

Itzuli gora

Zer jakin

 

Kokapen Geografikoa

Laudio Madrileko meridianoarekiko 2º 57’ 77’’ Ekialde Longitude eta 43º 8’ 66’’ Iparralde Latitudeko koordenaden artean dago. Altitudea aldatzen da itxas-mailaren gainetik Aretako ibarraldean dauden gutxi gorabeherako 120 metrotatik, Herriko Plazan dauden 126 m.ra, Pagolar mendian 718, Zenagortaganen 700 eta Ameztuin 795 metroko altueraraino.

Nekazaritza, Industria eta Merkataritza

Haranaren orografia eta lurraren jabetzaren egitura kontutan izanda, nekazaritza eta abeltzaintza baserriari lotua eta biziiraupenerako ekonomian oinarritutako neurri mugatua izan du. Iharduera hau autokontsumokoa zenez, gehienetan, ez zen dirutan bihurtzen eta merkataritza mundua txikia zen, Urduñatik zehar Bilboko hiria mesetarekin lotzen zuen Jaurerriko errepidea erabiltzen zuten ibiltarien zerbitzuen menpe mugatuta zegoen. Gauregun, industria garapenaz eta demografia-hazkundeaz haranean badago goi mailakomerkataritza.

Industriak, bestalde, mendeetan zehar Burdinola eta Errota oinarri izan zuena, mende honetan bul-tzada handia hartu zuen, batez ere beira eta siderometalurgia arloetan. Gaur egun harana industria krisialdi larri batetik irten eta industria iharduera maila egokia lortzen ahalegintzen ari da.

Komunikabideak

Laudio leku pribilegiatuan dago komunikazioen aldetik. Egoera estrategikoa du oso hurbil baitago portu, aireportu, trenbide eta autopista sareetatik, industria produktibo eta zerbitzuetako inbertsoreentzako lehen mailako interesekoa egiten dutelarik.

Itzuli gora

Poligono Industrialak

Azken 50 urteotan Laudio herriaren ezaugarria izan da bere bokazio industriala. Guardian, Vidrala, Tubacex, Envases, Jez Sistemas Ferroviarios, Lipmesa, e.a. bezalako tamaina handiko enpresek eta beste asko tamaina ertain eta txikikoek lagundu egin dute Laudioren industria aitzinera Aiara eskualdualdean.

Erakundeetatik poligono industrialen garapena bultzatu da. Hasieran, Laudioko Industrialdea eta Laudioko Elkartegia eta, gaur egun, Arza poligonoa eta Santa Gurutze, herrian enpresa berriak finkatu ahal izateko erraztasunak emanez.

Arza industria zonaldea Laudio herrigunetik 2km.tara dago, lehengo errepide orokorretik Amurriora bidean, gaur egungo Gardea kalean. 100.000 metro karratuko azalera du lehen Aceros de Llodio izan zeneko zoruan terreno urbanizatuekin.
Santa Gurutze industria zonaldea Laudio hirigunetetik km. batera dago Sahiespideko Autobiaren irtenbide baten ondoan.

Itzuli gora


Nekar
Darío Regoyos Kalea, 18.
20100 Errenteria. Gipuzkoa
Telf.:
943 523 352 /
943 523 993
CIF:
B 20988085