Nekar kale planoa (logo)

Hondarribia

Historia

Harresia

Kaia

Jaizkibelen duela 100.000 eta 150.000 urte bitarteko zenbait hondakin arkeologiko aurkitu dira, erdi paleolitikoan gizakia bertan izan zela adierazten dutenak. Gainera, Higer lurmuturreko ainguratokian aurkitutako aztarnek adi-tzera ematen dute erromatarrak gure lurraldetik pasa zirela K.o. I. mende inguruan. Hala ere, Hondarribia ez zen agiri idatzietan XIII. mendera arte aipatu, hain zuzen ere Gaztelako Alfontso VIII.ak Hiriburu gutuna eman zion arte.

Antzinatik gotorlekua izan zen, itsasoarekiko zuen kokapenagatik eta politikoki Frantziarekin mugakide izateagatik.

Bi arrazoi horiek zirela eta, protagonismo nabarmena izan zuen alboko herrialdearekiko gerretan: horietako batzuetan garaile izan zen eta besteetan, berriz, garaitua. 1638an gotorlekuak Condé Printzearen soldaduen setioari eutsi zion 69 egunetan. Garaipen hori, Guadalupeko Amaren esku-hartzeari egotzitakoa, urtero ospatzen da irailaren 8an Guadalupeko Amaren santutegiraino egin ohi den arma-alardean. Gainera bere kaiak ere garrantzia izan zuen, eta Gaztela eta Flandeseko produktuekin merkataritzan aritu zen.

Soldadu, artisau eta merkatariez gain, Hondarribian beti izan dira nekazariak, artzainak eta arrantzaleak. Azken horiek, itsasertzean arrantzan aritzeaz gain, nabiga-tzaile eta baleazale handiak izan ziren. Tradizioak dioenez, XV. mendean orduko egiten zuten arrantza Ternuko uretan.

Itzuli gora

LEKU INTERESGARRIAK

Santiago kalea

Armen plaza

Gipuzkoa plaza

Guadalupe

Pasealekua

Alde Zaharra

Monumentu historiko-artistiko izendatua da, eta harresiz inguratuta dago, barnean ondare aberastasun handia duela.

Santa Maria Atea

Hirian sartzeko bi ate zeuden, eta Santa Maria Atea hirian sartzeko ate nagusia zen. Arkuaren gainean Hiriko armarria dago, 1694koa. Ondoko osagarriak zituen: besteak beste zubi altxagarria eta zaintza etxola (duela gutxi aurkitu dira azken honen aztarnak eta birgaitu egin dira).

Erreginaren Baluartea

Erreginaren baluartea XVI. mende hasierako gotorlekuko osagaia da, eta bertara bisita eginez Hondarribiko gotorlekuan hain garrantzitsua den gordetako defentsa arkitekturaren aztarnak ikusten dira.

Apezpikuaren Kalea eta Plaza

XVI. mendeaz geroztik ezagutzen da egun duen izenarekin. Hauxe dugu kalerik zaharrenetako bat. Aipamen berezia merezi du Casa Torre de Palencia izeneko etxeak, Etxebestenea izenarekin ezagu-tzen denak.

Apezpiku Plazan Don Cristóbal de Rojas y Sandoval zeritzonaren estatua bat dago; bera Sevillako artzapezpikua zen, Karlos V.aren kapilaua eta Santa Teresaren zaindaria.

Kale Nagusia

Kale honetan eraikin garrantzi-tsuak daude, besteak beste ondokoak: Udaletxea; Casadevante Etxea, (5.zk.); Ladron de Guevara etxea (2.zk); Zuloaga etxea (8.zk.), eta Torre-Altako Kondearen oinetxea izan zena. Eraikin horretan daude egun, hain zuzen ere, Udal Liburutegia eta hiriko Artxibo Historikoa.

Pampinot Kalea

Kale ezagun honetan nabarmena da Rameri jauregia (16.zk.), gaur egun ARMA PLAZA fundazioaren egoitza dena.

Arma Plaza Eraikuntza

Eraikuntza hau Hondarribiko hirigune historikoan dago, Arma Plazaren erdian, eta Hondarribia bisitatzeko topagunea eta abiapuntua da. Bertan dago hiriari buruzko turismo eta kultur informazio guztia. Hiru solairu ditu, Hondarribiko historiaz era arin eta atseginean jabetzeko informazioz hornituak.

Juan Laborda Kalea

Bertan dago Egiluz edo “Juana eroarena” ezizena duen leinu e-txea (bertan hartu zuten ostatu 1502an Juanak eta Felipe Ederra zeritzotenek).

Arma Plaza eta Karlos V.a Enperadorearen Gaztelua

Arma plazan egin ohi dira aldarrikapen, harrera eta herri-jaiak. Bertan dago Karlos V.a Enperadorearen gaztelua. Eraikin bikain hori Nafarroako Antso Abarka Erregearen garaikoa da, nahiz eta, ondoren, Karlos V.ak egin bertako zabaltze-lanik garrantzitsuena. Turismoko paradore izateko birgaitu zen 1968an.

Jasokundearen eta Sagarrondoaren Eliza

1474an hasi ziren eraikitzen aurretik zegoen beste eliza baten gainean. XVI. mendean amaitu ziren eraikuntza-lanak. 1549an bedeinkatu zuen Baionako apezpikuak. Bertan ospakizun garrantzitsuak egin izan dira, besteak beste Frantziako Errege Luis XIV.aren eta Maria Teresa infantaren arteko ezkontza, (azken hau Felipe IV.aren alaba), ahalorde bidezkoa.

Tenpluaren oinplanoak gurutze latindar forma du, altuera desberdinetan hiru nabe dituelarik. Koro azpian dagoen gurutze-ganga nabarmentzen da. Barnealdean estilo churrigueresko, barroko eta neogotikoko erretaula ederrak ditu, baita beste hainbat irudi ere. Horien artean nabarmentzekoa da Jasokundearen eta Sagarrondoaren irudia, estilo barrokoa duena. Alboko atearen ondoan hiriko zaindari den Guadalupeko Amari eskainitako kapera dago.

Elizak bi sarbide ditu kanpotik. Oinarrizkora Kale Nagusitik sartzen da, kasetoiduraz apaindutako arku handi batetik. Erdian Jasokundearen irudi bat.

Kanpandorrea Francisco de Iberok egina da, barrokoa da, eta hiriko armarri ederra du.

Sakristiaren atzealdea Erdi Aroko harresiaren gainean dago. Hiriko defentsa-sistemaren zati bat izan zen.

Tenpluaren zati zaharrena iparraldean dago, aurrealde soila du, eta bertan hiriaren jatorrizko armarria dago.

Gipuzkoako Plaza

Duela gutxi eraikia, eta Manuel Manzano Monis arkitektoak diseinatua, oso ederra da.

San Telmo Gaztelua

1641a baino lehenago eraiki zen Asturiaga portua eta estuarioa zaintzeko, Gipuzkoako Juan Velazquez Kapitainaren agindupean: ”Piraten gaztelua” ezizena ere ematen zaio. Gaur egun pribatua da.

Guadalupeko Santutegia

Jaizkibel mendiaren hegalean dago eta bertan Guadalupeko Amaren irudia dago, herriko zaindaria denarena; Amabirjina XVI. menderako oso gurtua zen herrian.

Portua Auzoa

Monumentu historiko-artistiko gisa izendatua da, eta San Pedro eta Santiago kaleetan eta Madalen karrikan ohiko arrantzaleen etxe ugari daude. Zuloaga kalean Done Pedro Itsasgizonen Kofradiako egoitza den Hermandadea dago.

Polborina

Gotorlekuak zituen bolbora biltegietako bat zen. XVII. mendean eraiki zen. Barrena birgaitua du, eta bertan Hiriaren garapen historikoari buruzko ikus-entzunezko bat proiektatzen da.

Itzuli gora


Nekar
Darío Regoyos Kalea, 18.
20100 Errenteria. Gipuzkoa
Telf.:
943 523 352 /
943 523 993
CIF:
B 20988085